Euskal Herria

5 febrero 2009

foto-peio-anorga

PELLO AÑORGA (Oiartzun, 1956)

CURRICULUMA

Oiartzungo ikastolan irakasle nintzela, mundu imajinarioak konpartitzen hasiko naiz haurrekin, batez ere 1980ean. Nola? Ba ipuinen basoan sartuta, ibilbide fantastikoak sortuta.  
Zoratuta nago, erabat joana, eta 1986an, ikastola utzi eta ipuinak kontatzearen abenturan hasiko naiz Euskal Herrian zehar, ipuinen maleta zaharra bezain berria lagun; hasiera batean haurrei zein helduei, baina, azken aldian, haurrei. Eta hitzaldiak eskaintzen ditut, eta ikastaroak. Eta elkar entzuteko espazioak sortzea dut gogoko, eta isiltasuna bezalako espazio hauskorrak zaintzea. Eta ipuinak idazten ditut. Eta saiatzen naiz entzuten, eta ikusten, eta harremantzen munduko kreatura guztiekin.

IZENBURUA: Kontu zaharrak, eta kontu berriak.

Gustatzen zait nire ipuin kontaldietan tartekatzea kontu zaharrak kontu berriekin. Eta momentuaren arabera kontatzen dut bata, eta kontatzen dut bestea; eta kontatzen dut ipuin luzea edo kontatzen motza; eta kontatzen dut irudi-liburua, edo kontatzen neronek sortutako ipuinak; eta sartzen dut kanta, eta sartzen dut dantza; eta momentuan etortzen diren hitzekin gustatzen zait jolastea, eta entzuleak eramatea alde batera edo bestera, momentuan sortzen den giroaren arabera. Ni ez naiz gidaria bakarrik; entzuleak ere bai, eta, horregatik, beraiengan jartzen dut konfiantza.

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: